Ahotsaren sormenean, giza gorputzeko atal desberdinek parte hartzen dute:
- Arnas aparatua: airea biriketan gorde eta sudurretik, trakeatik eta diafragmatik igarotzen da.
- Fonazio aparatua edo aparatu dardararazlea: laringeak soinua eraldatzen du ahots harietatik igarotzean.
- Aparatu erresonatzaile edo soinu anplifikatzailea: ahoak, aho sabaiak, sudur zuloak, sudur barrunbeak eta faringeak osatzen dutena.
Arnasketa aldiak:
- Arnasgora: birikak sudurretik hartutako aireaz betetzen dira.
- Arnasbehera: airea ahotik botatzen da.
- Goi arnasketa: biriketako goiko aldea bakarrik erabiltzen da.
- Abdominala: diafragmako giharrek eta biriketako beheko aldeak parte hartzen dute.
- Osoa: kanturako egokiena, aurreko biak elkartzen dituelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario