Egape ikastolako haurrak

">

2010/02/21

Mikel Laboa

Ezin ahaztu Mikel, gure kulturako kantagintzan hain garrantzitsua izan dena. Zaila da kantu bat aukeratzea, Hain dira ederrak denak! Hala ere honekin geratzen naiz. Entzun arretaz

Benito Lertxundi

Betidanik gustatu izan zait Benito Lertxundiren musika. Bai entzutea baita nik abestea ere. Koroarekin eta txistulariekin ere hainbat alditan jo izan ditugu bere piezak. Bere orrialdean kantuen hitzez gain partiturak eta audioak ere aurkituko dituzu. Egin zaitez bere jarraitzaile!

Karaokea

Zer da karaokea?
http://www.youtube.com/watch?v=ESO7ySJhfB0

Zer da , musika atzetik dugula abestea' Ba ez, ez da hori bakarrik. Letra bistan eta musikarekin (tempoa eta altuera edo afinazioan) sinkronizatuta dugula abestea da. Sinkronizazio hau da lan gehien ematen duena, bai karaokeak erabiltzen zein sortzen ditugunean.
VANBASCO'S KARAOKE PLAYER
Hau dohaineko karaoke irakurle bat da, erreza lortu, instalatu eta erabiltzeko, eta gelan erabilgarria geroago ikusiko ditugun ezaugarri batzuengaitik. Irakurtzen dituen artxiboak *.kar dira, hau da, letra sinkronizatuta sartuta duten midiak. Hori bai, *.mid ere zabaltzen ditu.
Informazioa eta deskarga:
http://www.vanbasco.com/

Behin zure ordenadorean instalatuta, leiho nagusia azter dezagun:
Leiho honetan kantaren izenburua, zenbakia, minutuak eta beste informazio batzu dituen leiho beltz bi ageri dira. Azpian denok ezagutzen ditugun kontrol botoiak (play, stop...) eta desplazamendu barra bat abestiaren joaldia nola doan ikusteko.
Azpiko botoiak dira interesgarrienak gure kasuan, behar ditugun leihoak atera edo ezkutatzeko balioko dizkigutelako.
PLAYLIST - Kanta zerrenda: Gure ordenadorean edo CD baten ditugun karaoke artxiboak programaren barruan sartu behar ditugu, bestela ezin izango ditu irakurri.
CONTROL - Ba horixe: Oso leiho interesgarria guretzat, asko erabiliko duguna. Abestiaren tempoa, altuera eta intentsitatea kontrolatzen ditu.
KARAOKE - Ikasleei interesatzen zaiena eta abesteko erabiltzen duguna: letrak agertzen dira eta erritmoarekin sinkronizatuta gorrituko dira, noiz abestu behar dugun esanez.
OUTPUT - Irteera: Karaoke artxibo horrek dituen musika tresna guztiak edo pistak ikusten dira. Nahi ditugunak aktibatu edo amatatu ahal izango ditugu. Doinu nagusia zeinek egiten duen, eta zeintzuk laguntzak...
PIANO: Midiaren barruan dauden notak agertzen ditu jotzen dituen bitartean.
Azkenez, leiho nagusian ez dagoen aukera interesgarri bat: Karaokearen leihoan eskumako botoiaz klik eginez AUKERAK agertzen dira. Hor letra mota, neurria, atzeko irudia eta beste parametro batzuk alda ditzakegu.

Band in a box

Zer da B&B edo Band-in-a-Box?

http://band-in-a-box.softonic.com/

http://www.aulaactual.com/equipamiento/hbandbox.php

Hemen ere azalpen txiki bat, publizitarioa izan arren:

http://www.software-shop.com/in.php?mod=ver_producto&prdID=100

Zertarako erabil daiteke?
1. Hizkuntza musikala lantzeko.
2. Flauta jotzeko laguntza melodikoak eta bariatuekin, estilo desberdinekin, ohikoak ez direnak.
3. Karaokea.
4. Konposiziorako.
5. Midiak zabaldu, sortu eta kudeatzeko.
Programa honekin lan egitea nahi duenarentzat gidatxo bat:

http://www.aulaactual.com/ayuda/guiaband/band01.php

IKTak musika gelak

Blog Honetan Zaldibarko ikastetxeko musika irakaslea den Ane Belaustegik IKT baliabideak erakusten ditu musika gelakn lantzeko. Oso Oso interesgarria!

2010/02/20

Ikaskideen blogak

Blog interesgarrietan nire irakaslea den Carlos Castañoren bloga agertzen da Web 2.0 eta hezkuntza Bertan nire hezkuntza musikaleko ikaskideen blogak dituzue hainbat gai interesgarriekin gehienak hezkuntzareki lotuta. Ea ba kuxkukeatu pixka bat!!

2010/02/19

Mendaroko Ameikutz musika eskolako bikote bat kantu txapelketan

Kaleetan kantuak berpizten

Badirudi azken boladan kantuzaleak mugitzen hasi direla gure herriko kantuak urte gutxi barru desagertu ez daitezen. Horretarako zenbat herritan hilean behin edo hamabostero kalera ateratzen dira kantu tradiozanalak abestuz. Hona hemen adibide batzuk:
Baionan kantuz
Donostiako Kantu Jira
Iruñean kantuz
Usurbilgo Kantu Jira
Debagoiena kantuan

Berriro ere curriculumaren harira

Euskal curriculumak interpretazioari garrantzi nabarmena ematen dio, bai lehen hezkuntzan baita bigarrenean ere. Azken honetan hutsune handia somatzen den gai honi buruz batez ere, ahozko interpretazioan, kantuan, alegia. Hona hemen DBHko 1,2eta 3 mailetan landu beharreko edukiak:
- Abestiak interpretatzea, buruz iakstea eta konposatzea, bakarka nahi taldeka
- Ahozkoaobren zenbait estilotako eta arotako errepertorioa.

2010/02/17

Karaokea

Gabi de la Mazak youtuben eskegita dauka euskal kantuen karaokeak oso erabligarriak direnak hezkuntza erabiltzeko. Ia edozein kantu aurkitu dezakezu!!!

David Azurzaren haur-gazte abesbatza Oh happy day! lehiaketan

Ahots motak

XIX. mendeeeaz geroztik, giza ahotsak oinarrizko sei ahots motetan sailkatu izan dira, hiru gizonezko ahotsak direlarik (baxua, baritonoa eta tenorra) eta beste hiru emakumezkoenak (kontraltoa, mezzosopranoa eta sopranoa). Hezi gabeko ahotsa gehienak erdi mailakoak izan ohi dira Haur ahotsak edo ahots"zuriak" emakumezko ahotsaren antzeko tesitura izaten dute.

Ahotsa, lehen musika tresna

Lehen musika-tresna eta denetan biribilena giza ahotsa da, soinu bokaliko zein kontsonantikoak egin eta musika adierazpideak nahiz sentimenduak helarazteko gai dena. Teknika egokia_dagokion arnasketa, kokapen, efinazio eta adierazpideekin- lortzeko, ahotsa landu egin behar da.
Ahotsaren sormenean, giza gorputzeko atal desberdinek parte hartzen dute:
  • Arnas aparatua: airea biriketan gorde eta sudurretik, trakeatik eta diafragmatik igarotzen da.
  • Fonazio aparatua edo aparatu dardararazlea: laringeak soinua eraldatzen du ahots harietatik igarotzean.
  • Aparatu erresonatzaile edo soinu anplifikatzailea: ahoak, aho sabaiak, sudur zuloak, sudur barrunbeak eta faringeak osatzen dutena.
Ahotsean, arnasketa aldi eta mota desberdinek ere badute euren eragina:
Arnasketa aldiak:
  • Arnasgora: birikak sudurretik hartutako aireaz betetzen dira.
  • Arnasbehera: airea ahotik botatzen da.
Arnasketa motak:
  • Goi arnasketa: biriketako goiko aldea bakarrik erabiltzen da.
  • Abdominala: diafragmako giharrek eta biriketako beheko aldeak parte hartzen dute.
  • Osoa: kanturako egokiena, aurreko biak elkartzen dituelako.

2010/02/16

Herria abesten

Mutrikun gauzatu berria den proiektu interesgarri bati buruz idatzi nahi dut:
Duela pare bat urte, herriko talde bati kantu zaharrak berreskuratzea bururatu zitzaion. Berreskuratzea bai, ia galdurik baitaude. Duela urte gutxirarte asko abestu izan da gure herrian, eta ondo abesten dugun fama daukagu gainera. Baina gazteek beste istorio batzutan dabiltzenez eta kantu herrikoiak kantatzea modan ez dagoenez karkak direlako, laster desagertuko dira. Burubelarri hasi zen taldea lanean: Mutrikun askotan kantatzen diren kantuen bilduma bat egin, musika eta hitzak lortu helduei egindako elkarrizketen bidez eta talde desberdinekin kontaktatu abesti hauek interpretatzeko eta grabatzeko. Asmoa ez da izan kantuak ikaragarrizko moldaketekin abestea, ez dakit nik zenbat ahotsetara eta oso teknika onakin, alderantziz, bizi guztian zehar kherriko jendeak kantutu izan duenen antzerakotasun gehien lortzea izan da xedea. Hala nola, garai bateko arrain kontserba lantegi baten lan egiten zuten emekumeak orduko kantuak abestu dituzte, arrantzale talde batek beraien girokoak, herriko talde eta familia desberdinek beste kantu batzuk eta azkenean 44 kantu grabatzea lortu dute.
Grabaketekin CD bat argitaratu da kantu guztien hitzen liburuxka batekin eta proiektuari amaiera emateko urtarrilaren 31ean talde guztiak tabernaz taberna eta kalerik kale aritu ziren beraien kantuekin bazter guztiak alaitzen.
Bejon deizuela!!!!!!!!!
Proiektu honi buruz beste zerbait jakin nahi izanez gero egin klik hemen.

Euskal curriculuma

Euskal Curriculumak 3 multzotan banatzen ditu DBHrako 1,2 eta 3 mailetako edukiak; Entzumen-pertzepzioa eta musika ulermena alde batetik; Musika interpretazioa- adierazpena eta -sormena bestetik, eta, musika testuinguruak eta erreferenteak, azkenik.
Hona hemen bigarren multzoko ediken artean zehaztz mehatz curriculumak dioena:
Kantatzea: a capella, musika tresnen laguntzaz, mugimenduaren laguntzaz eta grabaturiko akonpainamenduak erabilita.