Egape ikastolako haurrak

">

2009/11/05

http://www.youtube.com/watch?v=o6NnrF3B90o
Haur txikiak kantuan gustura aritzen dira eguneko ia momentu guztietan. Edozein dela entzuten duten musika kantuan hasteko prest egoteaz gain gehienak ausartak dira eta abesten saiatzen dira. inolako lotsarik edo muga gabe. Urteak aurrera doazen heinean, lotsa areagotzen dijoa eta 12 urtetik aurrera gutxi dira ahoa zabaltzera animatzen direnak. Zer da orduan, lotsa kontua? Zergatik lotsatzen sira hainbeste? Jakin badakigu, noski, adin kontua badela, adin honetan dena lotsagarria egiten baitzaie, baina agian ohitura falta ere bai.
Bigarren hezkuntzan, oso gutxi abesten da musikako klaseetan eta gehienetan irakaslearen ausardia faltagatik dela esango nuke. Batzuetan, irakaslea ez da musikan espezializatua eta ez dago abesten ohituta; besteetan, ordea, bada musikan espezializatua baina, hala ere, abestea ez da klasetan lantzen duena. Egia esan, nahiz eta Musika Hezkuntzako tituloa eduki, ez da bermatzen maisu-maistra horrek kantuaz zerbait dakienik, oso gutxi jorratzen baita gai hori karrera osoan. Tituluakin ateratzen diren ikasle asko eta askok ez dakite abesten. Nola abestuko dute orduan ikasleekin?