Egape ikastolako haurrak

">

2009/10/26


Zergatik abesten dugu gero eta gutxiago?

Euskal Herria betidanik izan da asko eta ongi abestu izan duen herri bat. Gure kulturan, beste askotan bezala, oso garrantzitsuak izan dira musika eta kantua eta ahozko transmisioa izan dugu mendeetan zehar gure arbasoen kantuak gaur eguneraino iritsi izanaren bidea.
Aldrebeskeria dirudien arren, nahiz eta garai honetan ahozko transmizioaz gain beste hainbat eta hainbat baliabide eduki zeregin horretan jarraitzeko, kantuzaletasuna desagertzen doa, gazte gehienek, gure folkloreko kanturik ezagutzen ez baitute. Non dago gakoa? Familian? ikastetxean? Inguruan? Moda aldaketan?